vendredi 8 août 2014

Badabum Badabum! sortu da!

Iep!

12,5 zm-koa eta 66 gramokoa ! Plazer handi batekin Badabum Badabum sortu berria aurkezten dautzuegu !
Batzuek jadanik ukan dute eta besteak errezebitzekotan dira !
Eskuz saltzen dugu ala bandcamp-en bidez
Eta salmeta puntu desberdin batzuetan jadanik atsemaiten ahal duzue : Txilintxa (D. Garazi), Elkar (Baiona)
Seme ala alabatzat har ezazu, adopta-zazue!!!
Pott

----------------------------------------------------------------------------------------------------

Iep!

Il fait 12,5 cm pour 66 grammes, nous avons le plaisir de vous présenter  le petit Badabum Badabum!
Certains l'ont déjà reçu et pour les autres c'est en cours d'expédition!

On le vends nous personnellement où sinon via le bandcamp
Et il est déjà présent dans différents points de vente : Txilintxa (D. Garazi), Elkar (Baiona)

Adoptez le!
Biz

mardi 25 février 2014

Albumarentzat sustengua

Zuen laguntza behar dugu! 
Sustengatu eta erreserbatu zure diska!

lundi 6 avril 2009

Zezenaren taldea - Punky Boltxebik

Zer izen bitxia musika talde batentzat ! ! ! Eta nundik atera ote dute nehork ezagutzen ez duen musika klase hori, « Punky Boltxevik » ! ! !
Horra segur parrastaka jendek izan behar dituzten galdezketak gure taldearen berri izaitean. Eta arrazoin dute hori guzia bitxi kausitzea gure taldearen mundua berez biziki arraroa delakotz : talde horren kide guziak Zezenaren Erresumeko errefuxiatu politikoak gira, eta hori demokraziaren partaide diren kasko urdin batzuek gure erresuma ebatsia daukutelako.
Gure musikak egoera hori kondatzen du. Hala nola Zezenaren erregetza berriz plantan ezartzearen esperoan girela eta horri esker gure herriak bakarrik lortu duen boltxevismo eta ultra-liberalismoaren nahasketa den Zezenaren Politika berriz martxan jarriko dela. Hortako dugu ere Punk estiloa Boltxevikoa bilaka arazten.
Beraz, GORA ZEZENA ASKATUTA !

samedi 4 avril 2009

kontzertuak

KONTAKTUA:

Jokin: (0033)676 53 24 57

jokinperku@orange.fr


DATAK: 

2013

Abenduaren 14-a: Donapaule (Aldaka gaztetxea)

Urriaren 18-a: Biarritze (Lurrama)

Uztailaren 13-a: Maule (Zinka)

 Otsailaren 2-a: Ezpeleta 



2012

Abendoaren 21-a: Itsasu (Goxoki gaztetxea)

Zezenaren taldea bere zirkoarekin...

Abendoaren 6-a: Elizondo (gaztetxea)

Uztailaren 13-a: Donibane Garazi (Kalaka ostatua)

Ekainaren 9-a: Suhuskune  

Maiatzaren 19-a: Douarnenez - BZH (Ar Redadeg)



2011

Uztailaren 23-a: Donapaleu

Ekainaren 10-a: Bergara

Maiatzaren 20-a: Maule (Mai en scène festibala)

Apirilaren 23-a: Maule (Zinka ostatüa)

Apirilaren 15-a: Baiona (Kalostrape)

Otsailaren 5-a: Azkaine


2010

Abendoaren 4-a: Senpere

Azaroaren 12-a: Itsasu

Urriaren 24-a: Amnistiaren eguna (Makea)

Agorrilaren 17 août: Ondarroa

Uztailaren 17 juillet: Uztaritze

Maiatzaren 9 mai: Herri urrats (Senpere)

Martxoaren 5 mars: Pausu (Xaia ostatua)

Otsailaren 12 février: Baigorri - Bixentaenia (EHLG sustenguz)

Otsailaren 4 février: Bordale / Bordeaux - Euskal etxea


2009

Abenduaren 19 décembre: Lasarte-Oria

Abenduaren 5 décembre: Bastida

Agorrilaren 31 août: Larresoro

Agorrilaren 28 août: Getari

Agorrilaren 22 août: Itsasu

Uztailaren 27 juillet: Zuraide

Uztailaren 25 juillet: Donazaharre

Uztailaren 3 juillet: EHZ festibala (Heleta)

Uztailaren 1 juillet: Bilbo (Errekaldeko jaiak)

Ekainaren 28 juin: Larrañe

Ekainaren 14 juin: Kanbo - ezker pareta (Seaska)

Ekainaren 12 juin: Luhuso

Maiatzaren 29 mai: Donapauleko gaztetxea

Apirilaren 26 avril: Nafarroaren eguna (Baigorri)

Apirilaren 18 avril: Kanboko gaztetxea

Apirilaren 11 avril: Makea

Apirilaren 4 avril: Ezpeleta

Martxoaren 29 mars: Baionan Korrikarentzat

Martxoaren 28 mars: Uztaritzeko gaztetxea

Otsailaren 6 février: Ziburuko plaza

Urtarrilaren 31 janvier: Donibane Garazi (Luis ostatua)

Urtarrilaren 9 janvier : Izura (EHLG sustenguz)


2008

Azaroaren 10 novembre : Anhauze (Garaziko Gaztetxearentzat)

Azaroaren 1 novembre : Lurrama (Baiona)

Irailaren 16 septembre : Sarako gaztetxea

vendredi 6 février 2009

Gure musika

Gure kantu bat "2010-eko Iparraldeko konpilazioan" sartu dugu. Entzun nahi baduzu gune hortan aurki dezakezu:

http://www.myspace.com/iparraldekokonpilazioa

Kantua "Bernadette Soubirou" deitzen da, eta Maria Birjina ikusi zuen neskaren egiazko historioa kondatzen dizue. Amen.

jeudi 5 février 2009

Historia



2007ko Azaroan, Garazi, Kalaka :
Garaztarrak taldeko gure bi lagun ezkondu ziren eta gure erregeari, Zezenari, musika pixka bat jotzea galdegin zakoten. Erran behar da gure erresumakoak diren Emir Kusturica eta Goran Bregovic ezagunak direla ezteien alaitzeko. Orduan Paxkal bere gitarrista fidelarekin eta han gaindi errextan zen Jokin atabalariarekin Zezenaren Taldearen lehen biz-pa-hiru aireak eman zituzten.
2008ko, Urtarrilan, Itsasun, (deitua ere « La terre sainte ») :
Kako izeneko baserri bat kako-lki zebilela, kontzertu bat antolatua izan zen, batere dirurik gabe musikarientzat, beraz berriz deituak izan ginen. Erran behar da hor ere, gure arrazakoak diren Tzigan, Buhami edo Ijitoak ezagunak direla musika jotzeko paga miserable baten truk.
Aldi huntan zen Patxi, gitar-apal jolea taldean sartu. Bere galtza ttinkoek konbentzitu gintuzten.
2008-ko Otsailean, Donazaharren, Ezker paretean :
Laborantxa eskolan diren ikasleen laguntzeko antolatua zen kontzertu kari.
Kontzertu hunen ondotik, taldeak pausa luze bat egin du Jokin xamurtu beitzen Tekila kontsumo haundiegiaren gatik. Esplikatu behar da ez dela Zezenaren Erresumeko musikari bakar bat Tekilarik gabe musikan aritzen ahal. Bainan Donazaharren, Tekila sobera edateak kontzertua itsustu zuen. Beraz seriostasun minimo baten xekan egon ginen zonbait hilabetez.
2008-ko Buruilean, Saran, Gaztetxean :
Zinez kontzertuak deitzen diren gauzetaz hurbiltzen hasi gira Saran. Eta hori segurraz ere sartu diren bi kideer esker, eta beharbada ere, errepikatzen hasi baitgira . . . Bi kide berriak : Pauline gaiteroa (munduko neskarik ederrena ! tekila edanta hasteko . . . ) eta Xabi arrabitalaria.
Geroztik taldea egunorokotasun biziki enoagarri batean sartu da, lauz-pa-bost kontzerturekin astero !
2009-ko martxoaren 29an, etapa berri bat taldearentzat.
Baionan ari ginela Korrikaren alde, Patxi baxu joleak bere soka garrantzitsuena (erabiltzen dakien bakarra) hautsi zuen. Zer egin ? Ezin erabakiz, eszena gainean joka hasi ginen, kontzertua bukatu gabe.
Bilkura garrantzitsu baten ondotik, Patxi-k erabaki du soka berri baten erostea, eta Pauline-ek onartu du arno gorri gehiegi edaten zuela. Besteak bezala tekila edanen du orain.
2010-eko martxoa
Pauline-i tekila gehiegi gustatu zitzaiola berantegi ohartu ginen. Pausuko Xaian bere gaiataren barnean goiti bota zuen, eta gaita tapaturik ezin izan zuen jo.
Bestalde, Euskal Herriko hegoaldean animaleko arrakasta ezagutu dugu, eta hango emazteen xarmak historia sentimental mingarriak sortarazi ditu taldearen baitan.
Gure lema (sexua, droga eta rock'n'rolla) sobera errespetatu dugula ohartu gira (lemaren lehen hitzarentzat aldiz batzu alfer egon dira...). Erritmo jasangaitz horrek pausatzera behartu gaitu, eta musika lasaiagoa jotzea entseatu gira (metala, hardcorea, zouka,...).
2010-eko uztaila, taldea beti bizi!
Kontzertuen frekuentzia apaldu bada ere, Zezena eta bere dizipuluak beti aktibitatean dira. Otoizten segitzen dugu Zezena gure erregeak bere aulkia berreskura dezan.
Kapitalismoaren krisiaren ondorio anitzen artean, tekilaren prezioaren igotzeak gure taldea azkarki hunki du. Tekila eskasiak ahuldurik, Paxkal-ek bere azken indarrak eman ditu Zezenaren erresumako himno berria idazteko. Kantu hau grabatu eta espero dugu diru ainitz irabaztea. Agian diru horri esker Arnegiko bentan dugun zorra ordaintzea lortuko dugu.

2012-ko abendoa
Azken bi urte hauetan Zezenaren taldeak tribunalez tribunal pasatu du bere denbora. Azkenean akusatuak izan ginen gauza guzietaz xurituak izan gira. Gure etorkizuna ez dugu gehiago kontzeptu bat bezala ikusten eta berriz hasten gira proiektuak egiten, lasaitasun eta sanotasunean.
Hasteko, barkatu bloga hau ez plantan atxikirik. Horri loturik historio ainitz izan dira, batzutan mingarriak gure taldearentzat. Lehenik zentsura: Zezena erregeak Poutine-en aldeko agiri bat plazaratu ondoan, txetxeniar erreakzionisten serbitsu sekretuek blog horren pasahitza ebatsi zaukuten. Bataila juridiko kartsu baten ondotik, gure eskubideen berreskuratzea lortu dugu. 
Ondotik topopass eta facebook-ek animaleko presioa ezarri zaukuten gure bloga berriz erosteko. Gure askatasunaren izenean, eta duintasunez goiari eutsi nahiz ez dugu onartu. Taldeko kide batek halere tronpatu gaituela aitortu behar dugu hemen. Korrupzioaren biktima izan da eta onartu du Zezenaren taldea topopass eta facebook-en presente izaitea. Taldean sekulako istiluak izan ditugu, ganitarekin borrokak eta ezin aipatuzkoak... poliziaren arabera bi kide hospitalera eremanak izan dira.
Scooter, shnuff eta gitarra soka trafikoengatik ere taldeko kide batek zonbait gau espetxean pasatu ditu eta juje desberdinen ezagutza egin.
Gure taldeko printzesak beste zibilizazio batetako jaun batekin "maitasuna" deitu ohi dena ezagutu du. Denbora gutiago taldearentzat beraz...
Azkenik, taldeko kide bat BAMI (barazkijaleen aurkako milizia internazionala) taldean buru belarri sartua zen. Baratzezain biologiko bat bahitu zuen komandoan parte hartu zuen. Horregatik bi hilabeteko "interes orokorreko serbitsu" kondena izan zuen, porru landatzen. Bere sustenguz kantu bat idatzi dugu, sinpleki "Txitxi" deitu duguna. 
Gertakari mingarriak zinez...
Baina lasai, jarraikitzaile maiteak! Guzi horren gatik eszena gainean guti ikusi bagaituzue ere, ez gira hilak! Kantu batzu sortu ditugu punky boltxebik estilo garbienean! Gure bidai eta abentura desberdinetan ezagutu ditugun jende batzuek inspiratu gaituzte. Milesker berriz Yuko eta Angelo-ri.
Laster ikusiko gaitzue berriz!

 2012-ko abendoaren 21-a, munduaren bukaera 
Itsasuko gaztetxean kontzertu eder bat eman ginuen, 2012-ko abendoaren 21-ean, munduaren bukarea ospatzeko. Jainkoari eskerrak, oino bizi gira denak! Kontzertu hortan gure zirkoaren ezagutza egin ahal izan zinuten. Zezenaren taldea eta zirkoko kideen bideak kurutzatu ziren hainbat barmitzva eta ehorzketen krakadetan. Iritzi politiko eta gaitasun artistiko desberdinetako jendez osatua da zirkoa. Lagun horiek lagundu gintuzten gaualdi hortako ikusgarri miresgarri hau muntatzen: dantza, su ikusgarri, hoola hop, magia, akrobaziak eta guzi.
Milesker handi bat Zezenaren taldearen zirkoari: lehoina, magoa, pailazoak, dantzaria, jongleur-a, sado-masoa, aurkezlea. Bikainak izan zizte! Eta guretzat zinez giza abentura ederra... 
Eta barkatu publikoan izan diren zauritueri.

dimanche 18 janvier 2009

Gure filosofia

"Gu gira Zezenaren soldadu ixilak
gure armak dira musika eta tekila
Zezenaren aginduak dira argiak
jan ta edan mozkortu, atera zakilak



Boltxebikak gira zuzen eta zintzoak
beti atxikitzen ditugu baloreak
punky tziganaren lema bakarra baita
gora sexua droga eta rock'n'rolla!"